Kirolak  Urduliz 2017-02-10 16:55

Binakakoa Urdulizen jokatuko dute gaur

Dema garrantzitsua izango da gaur Urdulizen. 22:00etatik aurrera, Olaizola II.a-Untoriak eta Bengoetxea VI.a-Larunbek binakako txapelketako ligaxkako 11. jardunaldiko lehen partida jokatuko dute Iparralde frontoian. Bikote biak berdinduta heldu dira hitzordura, bosna puntugaz.

Binakakoa Urdulizen jokatuko dute gaur
Olaizola II.a eta Bengoetxea VI.a. © ASPE | Ikusi handiago | Argazki originala

Hala, irabazleak lehen lau sailkatuen artean bukatuko du jardunaldia. Lehen itzuliko partidan, Olaizola II.a-Untoriak 22-16 irabazi zuten. Txarteldegia 21:00etan zabalduko da. Era berean, partida ETB1ean ere ikusi ahal izango da. Jaialdia osatu du beste partida batek: Elordi-Erostarbe, Arteaga-Earsun-en aurka.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa