Bizkaia Park Abenturara joateko txangoa antolatu dute Urdulizko gaztelekuan

Nahia Martinez Gondra 2024ko mar. 6a, 13:36
Bizkaia Park Abentura. ©GOOGLE MAPS

Irteera apirilaren 3an izango da, goizeko 09:00etatik 17:00etara. Izen ematea irekita dago martxoaren 15era arte, eta Urdulizko webgunearen bidez egin daiteke edota aurrez aurre ere. Plazak baino izen emate gehiago badaude, zozketa izango da martxoaren 19an, 12:00etan, Urdulizko kultur etxean. Betiere, lehentasuna Urdulizko erroldatuek izango dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun