Urdulizko mugikortasun iraunkorreko herritarren ekarpenak entzun gura ditu Udalak martxoaren 21ean

Nahia Martinez Gondra 2024ko mar. 11a, 12:27
Urdulizko gaztelekua. © GOOGLE MAPS

2023ko urrian, Urdulizko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana zehazteko lehen parte-hartze fasea egin zen, problematiken eta balizko aukeren diagnostikoan. Orain, etorkizun hurbilean udalerriko mugikortasunaren ildoak markatuko dituen dokumentua idazteaz arduratzen den talde teknikoak udalerriaren lehen bertsioa aurkeztu du. Halaber, Urdulizko bizilagunen iritziak, ekarpenak eta balorazioak ezagutu nahi ditu Udalak jorratu duten dokumentu horren inguruan. Hala, martxoaren 21ean, arrastiko 18:30ean batuko dira Urdulizko gaztelekuan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun