Plentzia eta Gorlizko GEDk herri-bilera egingo du gaur

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 15a, 12:22
Gure Esku Dagok giza-kate erraldoia egin zuen duela urte bi.

Urteko bigarren lauhilekoan sartzeko egun gutxi falta dira, eta, horrenbestez, Gorlizko eta Plentziako Gure Esku Dago taldeko kideek 2016rako prestatutako egitasmoa aurkeztuko diete udalerri bietako herritarrei. Horretarako berbaldi-aurkezpena egingo dute gaur, barikuan, Plentziako Goñi Portal kultur etxean, 19:00etan.

Horretan, irailetik hona egindako lan-estrategia azalduko dute, eta hemendik eta uda bitartean zer egiteko asmoa duten ere jakinarazi gura dute. Era berean, datozen urte biei begira ere ipiniko direla azaldu dute, "urrunagoko helburuak begietsita". Berbaldi-aurkezpen horretarako hitzordua arrastiko 07:00etan ipini dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun