Gorlizko eta Plentziako Euskara Agendako logoa eta goiburua aukeratu dituzte

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 20a, 11:56

Gorlizko eta Plentziako Euskara Agendako logoa eta goiburua publikoki aurkeztuko dira bariku honetan, apirilak 22, 19:00etan, Sertutxena areto gorliztarrean. "11 aukera!" logoak duen proposamena aukeratu dute.

Apirilaren 15ean, 13:15ean, Plentziako udaletxean bildu ziren epaimahaikideak, Gorlizko eta Plentziako Euskara Agendako logoa eta goiburua aukeratzeko helburuagaz. Aurkeztutako zortzi proposamenak baloratu ostean (oinarrietako irizpideak jarraituta), "11 aukera!" logoak duen proposamena aukeratu zuten.

Logoa eta goiburua izango dira Euskara Agendako irudi nagusiak, eta karteletan, agendetan, ekintzetan... agertuko dira; "apurka-apurka, sinbolo bihurtzen hasiko dira", udalerri bietako agintariek azaldu dutenez.

Irabazleak logoaren eta goiburuaren inguruko azalpenak eman ostean, maiatzean eta ekainean egingo diren ekintzak jakinaraziko dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun