Getxoko komisariako ertzainen lan-baldintzak salatu dituzte

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 29a, 15:52
Erandiogoikoko ertzain-hiriaren sarbidean egindako elkarretaratzea. © ERNE

Erne eta ELA sindikatuek elkarretaratze bana egin dute gaur goizean Neguri eta Erandiogoikoko ertzain-etxeen aurrean, "Ez urratu lan-eskubideak adinagatik" goiburupean. Izan ere, Getxoko komisariako 187 ertzainen batezbesteko adina 53 urtekoa da, euskal Poliziaren media baino altuagoa, Ernek zabaldu duenez. Haietatik 67 agente adina dela-eta Egokitutako Zerbitzu Aktiboan (EZA) inskribatuta daude.

EZAn 56 urtetik gorako ertzainek eman dezakete izena eta beste abantaila batzuen artean gaueko txandak ez egitea ahalbidetzen die. Hala, polizien herenak baino gehiagok txanda horiek ez betetzeak hainbat arazo eragiten du lantaldean, sindikatuen ustez Segurtasun Sailak ongi kudeatzen ez dituenak. Barne mailako prozedurak jarraitu ondoren, sindikatuek epaitegietara jo dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun