Uribe Kostako zazpi bertsolarik jokatuko dute Udagoieneko Fasea

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 22a, 22:49
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren finala ere jokatu dute. © BERTSOZALE ELKARTEA

Gaurko saioan jakin da zeintzuk diren Udagoieneko Fasean hasiko diren 30 bertsolariak; 5 inoiz finalista izandakoak (Xabi Payak ez du izenik eman), eta beste 25 Udabarriko Fasetik sailkatuak. 2014ko finalistak, tartean Jone Uria, finalaurrekoetan hasiko dira.

Gaurko saioagaz amaitu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasea. Beraz, zehaztuta geratu da zein izango den Udagoieneko Fasean parte hartuko duten bertsolarien zerrenda.

30 bertsolari hasiko dira udagoienean, eta horrela osatu da zerrenda:

Noizbait finalista izandakoak sartuko dira Udagoieneko Fasean. Hurrengoek eman dute izena:

1 Beñat Ugartetxea Ostolaza
2 Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas'
3 Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
4 Miren Amuriza Plaza
5 Peio Ormazabal Villanueva

Udabarriko Fasetik puntuazioaren arabera sailkatu direnak, 30erarteko zerrenda osatu arte.

SailkapenaBertsolariakPuntuak
        1 Imanol Uria Albizuri 189
        2 Nerea Ibarzabal Salegi 188,5
        3 Arrate Illaro Etxebarria 188
        4 Joseba Artza Zubillaga 183,5
        5 Malen Amenabar Larrañaga 183
        6 Garikoitz Sarriugarte Onaindia 182
        7 Mikel Goiriena Larrazabal 180
        8 Ander Elortegi Garatea 179,25
        9 Peru Vidal Gurrutxaga 178,25
      10 Aitor Bizkarra Ruiz 176,75
      11 Inazio Vidal Gurrutxaga 176,5
      12 Mikel Retolaza Etxebarria 174,5
      13 Igor Menika Bengoetxea 173,5
      14 Iñaki Iturriotz Zuluaga 172
      15 Txaber Altube Sarrionandia 171
      16 Julen Erezuma Arzanegi 169,5
      17 Joseba Barandiaran Andueza 169
      18 Arkaitz Zipitria Mendizabal 168,5
      19 Josu Landeta Egurrola 168
      20 Eneko Arrate Sololuze 166,5
      21 Beñat Vidal Gurrutxaga 166
      22 Txaber Ormazabal Villanueva 164,5
      23 Beñat Romero Maguregi 163
      24 Aissa Intxausti Aburruza 161,5
      25 Paule Ixiar Loizaga Legarra

Eskolarteko Txapelketa

"Oinak buruan" goiburupean egun biribila ospatu da gaur goizean Algortako Fadura kiroldegiko aretoan. Bertsoaren bueltan olgetan ibili dira gazteak. Goizean, idatzizko finala jokatu da lehenengo.

Idatzizko saridunak:

Hurrengoak dira goizean jokatu den bertso idatzien txapelketako saridunak, mailaz mala:

LH5

  • 1. saria: Oier de Diego (Leioako Betiko ikastola)
  • 2. saria: Aitor Garitaonaindia (Atxondoko eskola)
  • 3. saria: Maddi Gonzalez (Leioako Betiko ikastola)

LH6

  • 1. saria: Aiora Iriondo (Zaldupe HLHI)
  • 2. saria: Alaitz Barandiaran (Abusu ikastola)
  • 3. saria: Haitz Gaztelurrutia (Traña-Matiena HLHI)

DBH1

  • 1. saria: Ander Sarriugarte (Kurutziaga ikastola)
  • 2. saria: Maddi Egiguren (Karmelo ikastola)
  • 3. saria: Uxue Ramirez (Algortako San Nikolas ikastola)

DBH2

  • 1. saria: Maddi Zabalo (Arratia BHI)
  • 2. saria: Markel Zubiaga (Kurutziaga ikastola)
  • 3. saria: Maria Atutxa (Arratia BHI)

DBH3

  • 1. saria: Peru Irastorza (Algortako San Nikolas ikastola)
  • 2. saria: Amets Zulueta (Txorierri BHI)
  • 3. saria: Gerizeti Zubiaurre (San Inazio BHI)

DBH4 eta Batxilergoa

  • 1. saria: Eneko Elorduy (Sopelako Ander Deuna Ikastola)
  • 2. saria: Maider Barañano (Algortako Julio Caro Baroja BHI)
  • 3. saria: Ainhoa Gorostiaga (Larramendi ikastola)

Ostean, bat-bateko finala jokatu da. Buruz burukoa Unai Mendiburu algortarrak eta Txaber Altube abadiñarrak jokatu dute, eta azkenean, Txaber Altubek jantzi du aurtengo Bizkaiko Eskolartekoaren txapela. Gaurkoa kontuan hartuta, Txaberrek eta Unaik ekainaren 4an Ereñotzun (Gipuzkoa) jokatuko den Euskal Herriko finalean kantatuko dute.

Erlazionatuak

Algortako kanporaketaren argazkiak

Iker Rincon Moreno 2016 mai 23 Getxo

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun