"Uribe Kostako Uda" argazki-lehiaketa antolatu dugu, bigarrenez. Parte hartu!

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 11a, 13:00

Uribekostarrak non, Uribe Kosta han! Zelan, non, nogaz igarotzen duzu uda? Konta egiguzu argazkien bitartez! Zuretzat uda zer den adierazten duen argazkia HIRUKAri bidaltzea gura dugu: uztailaren 15etik irailaren 15era bitartean, le­hiaketaren atalera igoz.

Aurten ere "Uribe Kostako uda" izeneko argazki-lehiaketa antolatu du HIRUKAk. Inguruotan edo urruntxoago, uribekostarron uda zelakoa den irudikatu gura dugu: eskualdean udaz gozatzen duten edo munduan barrena oporretan dauden Uribe Kostako herritarren lekukotza ja­so gura dugu; baita euskaraz harremanetan jartzeko topagunea eskaini ere. Lagun arteko giroaren, hondartzako zein mendiko osteren, he­rriko jaietako irudien, monumentuen, eraikinen, paisaien eta abarren ar­gazkiak bidal ditzakezue uztailaren 15etik irailaren 15era (biak barne).

Nekatur, Karape Grill eta Trokaren laguntzagaz eta sariakaz antolatu du HIRUKAK "Uribe Kostako Uda" argazki-lehiaketa.

Iaz legez, lehiaketan parte hartu ahal izango dute Uribe Kostan jaio edo bizi diren 18 urtetik gorako norbanakoek (Uribe Kostatzat hartzen da: Erandio, Leioa, Getxo, Berango, Sopela, Barrika, Urduliz, Gorliz, Plentzia eta Lemoiz). Hala, parte-hartzaile bakoitzak 2016ko udako irudiak aurkeztu ahal izango ditu, gehienez hiru argazki: horizontalak; kolorezkoak ala zuri-beltzezkoak; jpg edo png formatuetan.

Hiruka.eus agerkari digitalean le­hiaketarako propio egongo den atalera igo beharko dituzte fotografiak. Eta hortxe, Uribe Kostako Uda argazki-galerian ikusgai egongo dira.

II. ekitaldi honetan hiru sari banatuko ditugu: lehenengo saria izango da pertsona birentzako gau biko egonaldi bat NEKATUR Nekazal Turismo elkarteko ostatuetan; bigarrena, pertsona birentzako bazkaria edo afaria Getxoko KARAPE GRILL Jatetxean; hirugarrena, pertsona birentzako aisialdi-esperientzia bat Troka Abenturaren ekimenez.

Herri-bozketaz aukeratuko dira saridunak. Hala ere, lehenengo, HIRUKAren inguruko argazkigintzan aditu talde batek galbahetuko ditu aurkeztutako argazkietatik 15 onenak; gero, horietatik 3 onenak aukeratzeko, herri-bozketa egingo da:irailaren 19tik urriaren 2ra, hiruka.eus webgunean. Jasotako boto-kopuruaren hurrenkeran banatuko dira sariak. Bozkatuko dutenek gogokoena (3 puntu), bigarren gustukoena (2 puntu) eta hirugarrena (1 puntu) aukeratuko dituzte. Urriaren 13an jakinaraziko dira saridunak.

Oinarriak

Antolatzailea

Uribe Kostako komunikazio-taldea, HIRUKA Koop. ELK.; NEKATUR, KARAPE GRILL eta TROKAren laguntzagaz. Parte-hartzaileek ez dute izango lotura zuzenik Uribe Kostako komunikazio-taldeagaz, HIRUKA Koop. Elkarteagaz, ezta zozketa egiten duten NEKATUR, KARAPE GRILL eta TROKAgaz.

Helburua

HIRUKAk topagune digitala eskaini gura die eskualdean udaz gozatzen duten edo munduan barrena oporretan dabiltzan uribekostarrei, euren lekukotza jasotzeko eta euskaraz harremanetan egoteko.

Parte-hartzaileak

Uribe Kostan jaio edo bizi diren 18 urtetik gorako herritar denek parte har dezakete.

Oharra

Parte-hartzaileek ez dute izango lotura zuzenik Uribe Kostako komunikazio-taldeagaz,   HIRUKA Koop. Elkarteagaz. HIRUKA Koop. ELK-ko langile eta ahaide hurbilekoakaz, ezta zozketa egiten duten NEKATUR, KARAPE GRILL eta TROKAgaz.

Parte-hartzeko

- Epea: uztailaren 15etik irailaren 15era bitartean (biak barne).

- Bidea: www.hiruka.eus-eko argazki lehiaketaren atalera igo beharko dituzte argazkiak, eta bertako datu-eskaera bete:

  • Egilearen izen-abizenak, adina eta herria.
  • Harremanetarako telefonoa.
  • Argazkia noiz eta non ateratakoa den.
  • Argazkiaren izenburua.

Argazkiak

  • 2016ko udan ateratakoak.
  • Horizontalak.
  • Koloretan zein zuri-beltzean.
  • Jpg edo png formatuetan. Gehieneko neurria: 5MB.
  • Beste inon argitaratu bakoak.

Sariak

Irabazlearentzat:

Bi pertsonentzako gau biko egonaldi bat NEKATUR Nekazal Turismo elkarteko ostatuetan, logela edo apartamentuetan. Egonaldia asteburuan zein astean barruan izan daiteke; beti ere behe denboraldian. Hori erabiltzeko urtebeteko epea izango du sarituak.

Bigarrenarentzat:

Bi pertsonentzako bazkaria edo afaria Getxoko KARAPE GRILL Jatetxean.

Hirugarrenarentzat:

Bi pertsonentzako aisialdi-esperientzia bat Troka Abenturaren ekimenez

Ez dira emango beste sari batzuk ezta dirua, sari horien ordez.

Sari-banaketa

Lehenengo, HIRUKAren inguruko argazkigintzan aditu talde batek galbahetuko ditu aurkeztutako argazkietatik 15 onenak. Gero, herri-bozketaren bidez aukeratuko dira hiru saridunak, jasotako boto-kopuruaren hurrenkeran. Bozkatuko dutenek gogokoena (3 puntu), bigarren gustukoena (2 puntu) eta hirugarrena (1 puntu) aukeratuko dituzte.

Irailaren 19tik urriaren 2ra bitartean egingo da herri-bozketa, www.hiruka.eus web-orrian egingo da. Erabakia ezin izango da eztabaidatu edo gaitzetsi.

Urriaren 13an jakinaraziko da saridunak nortzuk diren, HIRUKA paperezko astekarian eta hiruka.eus agerkari digitalean. HIRUKA e-postaz edo telefonoz ipiniko da harremanetan eurakaz.

Baldintza hauek onartuko dituzte parte-hartzaileek

2016ko Uribe Kostako Uda Lehiaketan parte hartzen duenak oinarri hauek bere osotasunean onetsiko eta onartuko ditu.

  • Parte hartzeak esan gura du egileak aitortzen duela bidalitako lanaren eta horren edukiaren ardura duela. Beraz, parte-hartzaile bakoitza izango da hirugarren baten eskubideak ukatzearren gerta litezkeen erreklamazio guztien arduradun bakarra, honen barruan sartuz muga bako jabetza industrialeko edo intelektualeko lege-jabetza eta irudi-eskubideak. HIRUKA komunikazio-taldea kalte barik utziko duela hitzematen du.
  • Hiruka Koop ELK. ez da irudien jabe izango, hala eta guztiz ere, jasotako argazkiak HIRUKAren artxiboan gordeko dira, eta lehiaketan parte hartzen duenak onartzen du HIRUKA komunikazio-taldeak bere argazkiak erabili ahal izango dituela, beti ere egilearen izena aipatuz. Erreklamaziorik izanez gero, idatziz bidali beharra egongo da helbide honetara: HIRUKA Koop. ELK., Martikoena 16, 2. solairua - 48992 Getxo, Bizkaia.
  • Parte hartzaileek emandako datuak zozketa bideratzeko erabiliko den HIRUKA Koop. ELK-aren fitxategi batean sartuko dira. Halaber, HIRUKA Koop. ELK-k jakinarazten du datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren eta horretarako aplika daitezkeen araudien arabera noizgura erabil dezakezula datu pertsonalak sartzeko, horiek zuzentzeko, ezeztatzeko edo horiei aurka egiteko eskubidea. Horretarako, idatzi bat bidali behar diozu, postaz, HIRUKA Koop. ELK-ri, egindako eskaera adieraziz eta NANaren kopia bategaz, helbide honetara: HIRUKA Koop. ELK – Martikoena 16, 2. Solairua – 48992 Getxo, Bizkaia. Bestela, bezeroarentzako arreta-zerbitzura deitu: 944 911 337, edo mezu elektroniko bat bidali hurrengo epostara: hirukakoop@hiruka.eus
  • Antolatzaileek bere gain hartzen dute argazki batzuk lehiaketatik kanpo uzteko eskubidea, giza eskubideen kontrakoak direla uste badute: bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa, ohorezko eskubidea, bakoitzaren intimitatea eta familiarena edo bestelako eskubide urraketak adierazten dituzten lanak ez dira onartuko.
  • Beharra izanez gero, antolakuntzak beregan hartzen du oinarriak aldatzeko ahalmena eta, era berean, ahalmena du oinarrietan ez datorren edozein gertakizun konpontzeko. HIRUKA Koop. ELK.-k bere egiten du, edozein arrazoi dela-eta, zozketa behin betiko aldatzeko, bertan behera uzteko edo eteteko eskubidea, eta ez du inolako erantzukizunik izango horregatik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun