Frackinga ez dutela gura aldarrikatu dute Plentzian

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 21a, 13:18

Joan den zapatuan, hilaren 16an, frackinga ez dutela gura aldarrikatu zuten Plentzian 50 bat lagunek, Frackingaren Aurkako Egunean. Aldarrikapena eta festa tartekatu zuten zapatuan; izan ere, haustura hidraulikoaren aurkako taldeek gogoratu dute "frackinga euskal agendatik kanpo" gelditu dela, azken egunotan hainbat hedabidek hori jakinarazi ei dutenez. Hala ere, gogoratu beharra dago teknika hori erabiltzearen egitasmoa ez dagoela soilik Eusko Jaurlaritzaren esku, eta frackingaren kontra EAEn onartutako legea errekurritu duela Espainiako Gobernuak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun