Mikrofilm Short Festivala, abuztuaren 13an eta 14an, Plentzian

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 10a, 11:00

Datozen zapatuan eta domekan izango da Plentziako Mikrofilm Short Festival jaialdia. 2011ko uztailaren 7an auto-istripuan zendutako Alex Arana Etxebarria zinemazale plentziarra omentzeko abiatu zuten genero beltzeko film laburren jaialdia, hura hil eta urtebetera. Hala, elizaren aurrealdea zine bihurtuko da bosgarren aldiz.

Mikrofilm jaialdiak film laburren lehiaketa dauka ardatz. Aurtengo epaimahaiak aukeratutako 15 film labur egongo dira ikusgai; besteak beste, Brasil, Argentina, Frantzia, Ingalaterra, Errusia edo Japoniatik heldutako 500 lan ingururen artean hautatu dituzte finalera igaro diren 15 pelikulak.

Hauek dira lehiatuko eta ikusgai egongo diren lanak:

    •    "The package", Ted Atherton (Kanada).
    •    "El lugar adecuado", Fernando Franco (Espainia).
    •    "Lost Village", George Todria (Euskal Herria).
    •    "The sky queen", Simon Maignan (Frantzia).
    •    "Hostal Eden", Gonzaga Manso (Espainia).
    •    "The noise of liking", Nadaja Andrasev (Hungaria).
    •    "The food chain complexity", Maciej Gajewski (Polonia).
    •    "5 segundos", David Gonzalez (Euskal Herria).
    •    "The procedure", Calvin Lee Reeder (AEB).
    •    "The suitor", Alvaro Congosto (Espainia).
    •    "Down by love", Jose Corral (Espainia).
    •    "Duellum", Tucker Davila (Euskal Herria).
    •    "Decorado", Alberto Vazquez (Espainia).
    •    "Disco inferno", Alice Waddington (Espainia).
    •    "A prueba", Pablo L De Aramburu (Espainia).

Horrez gainera, berbaldiak, kontzertuak (Joseba Lenoir Duo eta Moonshakers taldeen parte-hartzea hitzartuta daukate), argi-ilunen ikuskizuna (Mario Jimenezen ardurapean), poker-partidak eta beste hainbat jarduera egongo dira. Ezin aipatu barik utzi, «Iberia FX. Cinefectos. Oficio y artificio en el cine español" erakusketa, abuztuaren 12tik 20era egingo dute.

Lehiaketari dagokionez, 2.000 euro jasoko ditu epaimahaiak aukeratutako film laburraren egileak; eta 700 euro, ikusleek aukeratutakoaren autoreak. Euskal pelikularik onenak 800 euro jasoko ditu.


Egitaraua:

Abuztuak 13, zapatua
21:00 – 22:00 – kontzertua: Juan de Diego Trio.
22:10 – 22:15 – Aurkezpen-ekitaldia.
22:15 – 23:40 – Film laburren lehiaketako lanen emanaldia.
23:45 – 00:15 – Mikroshow-a (antzerki laburra): «El acomodador».
00:15 – 00:30 – Video-mapping-a (Mario Jiménez).
00:50 – 01:45 – Kontzertua: Moonshakers.

 
Abuztuak 14, domeka:
16:30 – 20:30 – Poker-partida.
21:00 – 22:00 – Kontzertua: Joseba Lenoir Duo.
22:10 – 22:15 – Aurkezpen-ekitaldia.
22:15 – 23:40 – Film laburren lehiaketako lanen emanaldia.
23:45 – 00:30 – Sari-banaketaren ekitaldia, eta EL ACOMODADOR.
00:30 – 00:45 – Video-mapping-a (Mario Jimenez.
01:00 – 02:00 – DJ saioa: Paco Merluzo & JV Anisakis.

info+: www.mikrofilmfestival.com

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun