Galerna datorrelakoan abisu horia eman dute

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 25a, 13:36
Plentzia, hodei beltzen menpe, artxiboko irudian. CC-BY-NC-SA ARRANO

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia eman du, 15:00ak eta 19:00ak bitartean galerna kostaldetik sartuko delakoan. Ordu horien artean espero da haizeak bat-batean norabidez aldatu eta ipar-mendebaldetik gogor joko duela. Ufadek 60 kilometro orduko abiadura har dezakete. Era berean, tenperatura 8 eta 10 gradu bitartean jaitsiko da, ordu batean. Aurretik beroagatik eta suteen arriskuagatik ere abisu horiak emanda zituen Segurtasun Sailak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun