Politika  Uribe Kosta 2016-11-23 16:15

Tipi-tapa, erabakitzeko eskubidearen alde!

"Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarren garaia da". Printzipio horietan oinarrituta, Uribe Kostako 6 udalerritik irten ziren joan den domekan, hilak 20, mendi martxan. Hala, eskualdean gora eta behera, sei herri horietan egingo duten herri-galdeketaren berri eman zuten: Barrikan, Gorlizen, Lemoizen, Plentzian, Sopelan eta Urdulizen, hain zuzen ere.

Barrikatik 65 bat lagun atera ziren, Sopelatik 220, Urdulizetik 57, Lemoizetik 70, Gorlizetik 50 eta Plentziatik 50 pertsona atera ziren guztira. Pausoz pauso, tipi-tapa. Ondoren, Plentziako Ontziola plazan elkartu ziren eguerdiko 13:00etan, eta guztira 512 pertsona batu ziren.

Bertan, Uribe Kosta ADOS taldeko ordezkariek herri-galdeketaren prozesuari hasiera emateko protokoloak eskatzen duen gutxiengo sinadura kopurua lortu dutela adierazi zuten. Hala, jakinarazi zutenez, ​sei herri horietan guztietan biztanleriaren %10a baino gehiagoren sinadurak lortu dutea. Guztira 3.036 uribekostarrek sinatu dute​, "eta horiek guztiek zilegitasuna ematen diote 2017ko udaberriko herri-galdeketari", azaldu zuten antolatzaileek.

Kontuak hala, sinaduren bilketa faseari amaiera eman eta 3. fasea martxan jarri dutela jakinarazi zuten: "galdera erabakitzera goaz, gaurtik denon artean erabakiko duguna".

Horretarako, galdera landu eta zehazteko, aurrerantzean lehenengo bilerak antolatuko dira sei herrietan. Lanketa prozesu zabal baten bidez egingo dute hori, herritar guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten.

Hurrengo hitzorduak:

Hala, lehenengo bileren datak hauek dira: Barrikak, Sopelak eta Urdulizek bilera egingo dute hurrengo abenduaren 2an, barikuan, arratsaldeko 19:00tan, Sopelako Kurtzio Kultur etxean.

Beranduago batuko dira Lemoiz, Plentzia eta Gorliz.  Oraindik ordua eta lekua ez daude zehaztuta.

Ikusi argazki guztiak handiago

Tipi-tapa, erabakitzeko eskubidearen alde! - 1

Tipi-tapa, erabakitzeko eskubidearen alde! - 2

Tipi-tapa, erabakitzeko eskubidearen alde! - 3

Tipi-tapa, erabakitzeko eskubidearen alde! - 4

Tipi-tapa, erabakitzeko eskubidearen alde! - 5

Tipi-tapa, erabakitzeko eskubidearen alde! - 6

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa