Gazteok  Getxo  Uribe Kosta 2016-12-07 14:24

Espainiako Konstituzioa Euskal Herriaren "zapalkuntzen iturria" dela salatu dute

Atzo, abenduaren 6an, Espainiako Konstituzioaren Egunari planto egin eta Herri Eskola egin zuen Uribe Kostako Ikasle Abertzaleak eragileak Sopelako Ander Deuna ikastolan. Era berean, Algortan, Ernaiko kideek Konstituzioa sinbolikoki erre zuten, "batzuentzat legeen legea dena, guretzat zapalkuntzen iturri baino ez delako".

Espainiako Konstituzioa Euskal Herriaren "zapalkuntzen iturria" dela salatu dute
Espainiako Konstituzioa sinbolikoki erre zuten atzo Algortan. | Ikusi handiago | Argazki originala

Horrez gainera, Ikasle Abertzaleak-eko eta Ernaiko gazteek hezkuntza sistema propio baten beharra azaleratu gura izan zuten atzo, "tokian tokiko errealitate eta beharrei erantzungo diena eta euskal herritar aske bezala heziko gaituena".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa