Gure Esku Dagoren mahai-ingurua, Sopelan, eguaztenean

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 12a, 12:56
© GURE ESKU DAGO

Eguaztenean, abenduaren 14an, mahai-ingurua eta solasaldi irekia egingo du Gure Esku Dagok, Sopelan. Ondoko gaia landuko dute: "Galdeketaren bidean, Uribe Kostan".

Ados Uribe Kostak antolatu du hizketaldia eta hiru hizlarik parte hartuko dute: Iñaki Zarraoa Zabala (EAJ), Laura Mintegi Lakarra (EH BILDU) eta Sergio Campo Lladó (AHAL DUGU). Imanol Igeregik moderatuko du.

  • Noiz: Abenduaren 14an, 19:00etan.
  • Non: Sopelako Kurtzio kultur etxean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun