Kirolak  Berango  Urduliz  Uribe Kosta 2017-01-05 18:30

Elkartasunezko elikagai-bilketa egingo dute zapatuan eskubaloi-taldeek

Etzi, zapatuan, elikagai-bilketa egingo dute Urdulizko Iparralde kiroldegian, 09:00etatik 15:00etara, "egoera txarrenean daudenei laguntzeko". Urteroko hitzordua da Urduliz Eskubaloi Taldea, Berango Eskubaloia eta Uribe Eskubaloi Eskola antolatzaileentzat; aurten helburu biribila ipini diote erronkari: tona bat elikagai lortzea. Iaz kopuru hori hori lortzetik oso gertu geratu ziren.

Elkartasunezko elikagai-bilketa egingo dute zapatuan eskubaloi-taldeek
Urduliz eta Berango eskubaloi-taldeetako hainbat jokalari. © BERANGOKO ESKUBALOIA | Ikusi handiago | Argazki originala

Elikagai ez galkorren bilketa larunbateko goiz osoan izango da kiroldegian, eta hainbat jarduera ere izango da horren inguru. Besteak beste, txokolate jan erraldoia antolatuko da partaide denentzat. Gainera, eskubaloi-eskolako txikienen partidak jokatuko dira, eta 250 ume baino gehiagok hartuko dute parte.

Arratsaldean, nagusiek Herriko Taldea Gara txapelketaren IV. edizioa jokatuko dute. Txapelketa horretan, taldeak osatuko dira nahasten adin denetako jokalariak, neskak eta mutilak, eta baita gurasoak eta zaleak ere.

Gomendatutako elikagaiak

Bizkaiko Elikagai Bankuaren lana errazteko, antolatzaileek zenbait produktu hobetsiko dituzte, hala nola: lekaleak, pasta, arroza, kontserba-latak, olioa eta azukrea.

Ekimenaren kartela

2017/01/07 09:00

Iparralde kiroldegia | Urduliz

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa