Langile bat hil da istripua izan eta bi astera

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 11a, 10:25
Lan-istripuak salatzeko oroigarria, Sopelan. © SOPELAKO UDALA

Pizzak banatzen lan egiten zuen 24 urteko gizon bat hil zen herenegun, urtarrilak 9, Gorlizen, banaketa egiten zebilela zirkulazio istripu bat izan eta bi astera, LAB sindikatuak salatu duenez. Gaztea (A.R.J.) Sopelako Mec Mec pizzeriako langilea zen, eta abenduaren 30ean izan zuen istripua. ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egingo dute barikuan, urtarrilak 13, 12:30ean, Mec Mec pizzeriaren aurrean.

LABek babesa eta elkartasuna adierazi die senideei, eta istripua ikertzeko eskatu die Osalani eta Lan Ikuskaritzari, "eskuduntzen ikuspuntutik zirkulazio istriputzat hartuko badute ere".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun