Garraio-txartel berriak ipiniko ditu martxan BGPk

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 26a, 11:49
Metro Bilbaoko 561 unitatea Neguriko geltokian, Bidezabalerako bidean. © UNAI BRAVO ALONSO - TRANSPORTES DE EUSKADI

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) mota askotariko txartel berriak onartu ditu; horiek Metro Bilbao, EuskoTren eta Bilboko tranbian erabili ahal izango dira. Txartelok metroaren 3. linea martxan ipini baino hilabete lehenago ipiniko dituzte salmentan, apiril aldean. Txartel eta tarifa berri horiek onartzeak «onurak» ekarriko dituela nabarmendu du BGPk, eta «tarifen integraziorako» aurreneko urratsa dela.

Bizkaiko Foru Aldundiak ezarpen horretan parte hartu du modu askotariko Gazte-txartel berriak sartuz; gazteek Bizkaibusean ere erabili ahal izango dituzte txartel horiek, esate baterako.

Modu askotariko txartel berriak

Sistemak eremuka funtzionatzen jarraituko du. Modu askotariko txartel berriak baliodunak izango dira 30 egunez eta bertsio bi izango dituzte: bata, gazteei begirakoa izango da; bestea, gainontzekoei zuzendutakoa. Bakoitzak aukera bi izango ditu: batek bidaia-kopuru mugatua izango du; besteak, bidaia-kopuru mugagabea. Hala, titulu berri horiek hauek dira: Bidai 50, Bidai 70 eta Gazte 70, horiek bidaia mugatuei dagokienez. Bidaia mugagabeak egiteko, ostera, Barik Urrea eta Barik Urrea Gazte erabili ahal izango dira. Aldi baterako txartel pertsonal denak desagertu egingo dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun