Euskadiko errugbi-selekzioak igoera lortu du

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 1a, 17:15
Jaurena, Cristina Guntin Eibarko jokalaria, Olabarrieta, Masa, Olabarria, Uriarte, Agirre eta Gutiérrez, Euskadiko errugbi-selekzioagaz. © GETXO RUGBY TALDEA

Euskadiko emakumezkoen errugbi-selekzioak lehen mailako Txapelketa Autonomikoan jokatuko du datorren denboraldian. Euskal Herritarrek, bigarren mailako txapeldunak, igotzeko eskubidea lortu zuten pasa den domekan Zaragozan Valentziari irabazi eta gero (24-7). Valentziarrak azkenak izan ziren lehen mailako azken txapelketan. Garaipenean, Getxo Rugby taldeko zazpi kidek parte hartu zuten: Saioa Jaurena, Lucía Masa, Garazi Uriarte, Nerea Agirre, Arantza Olabarria, Idoia Olabarrieta eta Maider Gutiérrez.

Valentziarrek partidako lehen entsegua erdietsi zuten, baina euskal konbinatuak markagailuari buelta eman zion, Irene Reyesen (2), Ana Isabel Sospedraren eta Maitane Salinasen entseguei esker, eta Maider Martínezen eta Amaiur Mayoren transformazioei esker.

José Miguel Galdos euskal selekzioaren managerraren ustez, "Euskadi gehiago izan da. Denbora gehiago izan dugu baloia, baina aurretik jokatzen tematu gara, irtenbidea atzean zegoenean. Entsegu garbiak huts egin ditugu azken pasean".

Euskadiko taldea honako hau izan zen: Lucía Masa (María Urtasun, 76'), Garazi Uriarte (Maika Iraizoz, 62'), Saioa Jaurena, Laura Ruiz de Erentxun, Cristina Guntin (Ilargi Díaz,  76'), Maider Martínez (Ana Isabel Sospedra,  41'), Maitane Salinas, Nerea Agirre (Idoia Olabarrieta,  41'), Lucía Moya, Anabel Pérez, Aitana Pérez (Maider Gutiérrez,  79'), Irene Reyes, Arantzazu Olabarria, Leire Rodríguez (Joana Murrray,  55') eta Amaiur Mayo.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun