Aldundiak gomendatu du Eskola Kiroleko jardueretan kontu handiz ibiltzeko

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 10a, 17:05
Uribe Aldeko Gurutze Gorriko kideak Eskola Kirola programako partaideak jagoten. © BIZKAIKO GURUTZE GORRIA

Haizeko abisu horia dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat gomendio eman du, Eskola Kirola programaren lehiaketak, hastapen- eta jostetako jarduerak eta aisialdiko jarduerak egitekotan. Domekarako, hilaren 12rako, dira aholkuak.

Gomendioak

  • Aterpe barik bazaude: Urrundu zaitez erlaitzetatik, hesietatik, arboletatik eta publizitate-hesietatik, eta kontuz ibil zaitez eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen ondoan bazaude.
  • Bidaian bazoaz: Ekidin itzazu errepide bidezko bidaiak, eta, edozelan ere, ibil zaitez kontu handiagoz.
  • Itsasotik hurbil bazaude: Urrundu zaitez hondartzatik eta haize gogorrak direla-eta sor litezkeen mareak eta uhinak hel daitezkeen lekuetatik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun