Zapatuan, 8 eta 13 urte bitarteko 40 bat neska-mutilek parte hartuko dute estropadan, 10:00etatik aurrera. Domekan, Bizkaiko txapela janzteko lehia bizia egongo da; norgehiagokan izango dira Uribe Kostako hiru klubak: Barrikakoa, Getxokoa eta Plentziakoa. Aurreko egunean legez, 10:00etan abiatuko da lehia, Jai-Alai frontoiaren paretik, emakumeen txandagaz; 10:45ean gizonak irtengo dira. Butroe ibaian 2.500 metroan gora egin, ziaboga eman eta, bide beretik, behera egin behar izango dute palistek, arinenak jantziko du txapela.