Eskola Kirola programako ur-jarduerak bertan behera, zapatuan

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 3a, 17:29

Neskato bat bere surf-taula hondartzatik arrastaka eroaten, Getxo udalerriko kirol-campus batean. © GETXOKO UDALA

Bizkaiko Foru Aldundiak bertan behera utzi ditu bihar, zapatuan, Eskola Kirola programaren barruan uretan egitekoak ziren zenbait jarduera.

Foru erakundeak azaldu duenez, itsasaldeko arriskuaren abisu horia dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak bertan behera utziko ditu bihar, martxoaren 4an, uretan egitekoak diren Eskola Kirola programaren jarduerak. Aipatu dutenez, surfari eta belari dagokie agindu hori, modalitate denetan: lehiaketak, hastapen- eta jostetako jarduerak eta aisialdiko jarduerak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun