Herri-harresiagatik zigortutakoen aldeko jaialdia izango da barikuan, Erandion

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 8a, 12:22
Auziperatuek uko egin zioten epaiketan parte hartzeari. HALA BEDI

Barikuan, martxoaren 10ean, ekimen berezi bat egingo dute Erandioko Kalezulo gaztetxean. 21:30etik aurrera, bertan izango dira Mafalda Valentziako ska, reggae, funk eta hardcore musika-taldea eta Huntza erromeria-taldea, "Aldapan gora!" kanta ezagunaren egilea; ondoren, Kurloi Ezkertiarren Esnea disko-jartzaileak goizeko 06:00ak arte girotuko du festa. Afaltzeko aukera ere egongo da. Ekimenaren helburua da Itzubaltzeta/Romoko gazte biren eta beste sei euskal herritarren isunak eta defentsa-gastuak kitatzea.

Gazteak 2015eko maiatzaren 18an atxilotu zituzten, Gasteizko herri-harresian parte hartzen zebiltzala. Pasa den abenduan epaitu zituzten, eta 1.080 euroko isun bana ezarri zieten desobedientziagatik, epaiketara joateari uko eginda.

Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun