Kultura  Getxo  Leioa  Uribe Kosta 2017-03-09 10:00

Errigoraren produktuak eskatzeko aukera dago Betiko ikastolan eta Lauaxeta AEK euskaltegian

Martxoaren 14ra arte aukera egongo da eskatzeko Nafarroa Garaiaren hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-loteak, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Eskaintza Errigora ekimenak egin du, Erriberan euskara eta bertako nekazaritza sustatzeko egitasmoak. Banaketa eta ordainketa bi alditan egingo da: oliba-olioa, apirilaren 1ean; eta kontserba-loteak, ekainaren 1ean; kasu bietan, Algortako Lauaxeta AEK euskaltegian edo Leioako Betiko ikastolan. Aurten, produktu ekologikoak eskatzeko aukera ere egongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa