Kultur Leioan, lehenengo egunean Euskal Herriko eta Europako honako film laburrak ikusi ahal izango dira: "¡No es nada!", "#Not guilty", "Ana se intoarce", "Grávido", "Gabber lover" eta "Oh-be-joyful"; saio bera errepikatuko dute Sopelako Kurtzio kultur etxean, apirilaren 7an.
Bigarren egunean, "Oriented" film luzea proiektatuko dute, Kultur Leioan. Israelen eta Erresuma Batuaren arteko koprodukzioak mutil batzuen historia kontatzen du: unibertsitate tituluak dituzte, modernoak dira, eta erakutsi gura dute belaunaldi berri bat ordezkatzen dutela; Khader, Fadi eta Naeem lagunek ez dute israeldar pasaporterik, baina, edozer konturen gainetik, palestinartzat dituzte euren buruak. Begetariano, ateo, feministak eta, batez ere, gayak dira.
Saio denak 20:00etan hasiko dira, Leioan zein Sopelan; sarrera doakoa da. Leioan, gonbidapena eskatzea beharrezkoa da.