Kirolak  Barrika  Uribe Kosta 2017-03-27 16:30

Onenak egin dio itzal

Jon Rahm golf-jokalari barrikoztarrak balentria egin zuen pasa den aste-akabuan. Texasko Austin konderrian jokatutako Munduko Txapelketako proban ez zuen garaipenik lortu, baina bigarren geratu zen, Dustin Johnson munduko golf-jokalari onenaren atzean.

Onenak egin dio itzal
Dustin Johnsos eta Jon Rahm, Austinen. © PGA TOUR | Ikusi handiago | Argazki originala

Barrikako golf-jokalariak maila bikaina eman zuen Austinen, eta finalera heldu zen. Bertan, hasiera makala izan zuen Rahmek; horretaz baliatuta, Johnsonek bost kolpeko aldea atera zion lehenenego zortzi zuloetan. Halere, denboragaz urduritasuna alde batera utzi zuen bizkaitarrak, eta 16. zuloan kolpe bakar batera ipini zen. Azkenean, hori ez zen nahikoa izan Johnson gainditzeko.

Daborduko Rahm 14. da munduko golf-rankingean, Austinen batutako puntuei esker.

Munduko golf-sailkapena

  1. Dustin Johnson (AEB), 12,80 puntu
  2. Rory Mcllory (Ipar Irlanda), 9,01
  3. Jason Day (Australia), 8,86
  4. Hideki Matsuyama (Japonia), 8,19
  5. Henrik Stenson (Suedia), 8,05
  6. Jordan Speith (AEB), 7,74
  7. Adam Scott (Australia), 5,57
  8. Justin Thomas (AEB), 5,56
  9. Rickie Fowler (AEB), 5,32
  10. Alex Noren (Suedia), 5,15
  11. Sergio García (Espainia), 5,12
  12. Patrick Reed (AEB), 4,69
  13. Justin Rose (Ingalaterra), 4,60
  14. Jon Rahm (Euskal Herria) 4,54
  15. Tyrrell Hatton(Ingalaterra), 4,33

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa