Gazteok  Erandio  Uribe Kosta 2017-03-29 13:45

Kongresua Erandion egingo du Ernaik, zapatuan

Zapatu honetan, apirilak 1, bigarren kongresua egingo du Ernai gazte-antolakundeak. Altzagako Azoka Zaharra hartuko dute ezker abertzaleko gazteek, goizeko 11:30etik aurrera. Bertan, Inurritegi prozesuari amaiera emango diote, "Zirtaka" ponentzia eztabaidatuta. Hasieran, kongresua Santutxuko Karmela auzo-gunean egitekoa zen, baina "eguraldi iragarpenaren ondorioz", lekua aldatzea erabaki du.

Kongresua Erandion egingo du Ernaik, zapatuan
Urrian abiaratu zuten Inurritegi prozesua, Gernikako Astra sormen-lantegian egindako ekitaldi batez. CC-BY-NC-ND AINTZINA MONASTERIO - BUSTURIALDEKO HITZA | Ikusi handiago | Argazki originala

Uribe Kostako Ernaik azaldu zuenez, "gazte-antolakundearen birdefinizio prozesu honi Inurritegia deitu diogu gure lan filosofia 'Txinaurri-lanarena' delako. Gazte-mugimenduan egoteko eta harremanak saretzeko beharra ikusten dugu. Prozesua militanteetatik harago eraman nahi dugu, ahalik eta gazte gehienen ekarpenak jasotzeko. Gure proiektu politikoak gazte-mugimendu eta gazteri osoaren isla izan nahi du". Hala, prozesua herriz herri eroan dute, urritik hona, "gure estrategia eta antolakuntza gaur egungo egoerara egokitzeko, baina baita herrietan Ernaik erreferentzia irabazteko ere. Kanpora begirako prozesu bat da, kanpoan eragin nahi dugu; gure oinarri sozialari aitortza eta eskaintza bat eman nahi diogu".

Kongresuaren nondik norakoak, Ernaiko bozeramaileek azalduta

2017/04/01 11:30

Altzagako azoka zaharra | Erandio

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa