Aurre-estreinaldia "Transexualitatea adin txikikoen artean" saioaren baitan egingo da, 19:00etan Victoria Eugenia Antzokian, "Just a normal person" film suediarraren proiekzioaren ostean. Jarraian, gaiaren inguruko solasaldian izango dira Izaro Antxia, Gehituko transexualitate arloko arduraduna eta Aingeru Mayor sexologoa eta Chrysallis Euskal Herria taldeko presidentea.
Chrysallis Euskal Herriak euskaraz eta gaztelaniaz egindako 8 minutuko ikus-entzunezko muntaia hori nazioartean aitzindaria da, izan ere, haurren transexualitatea ikasgeletan lantzeko egin den lehendabiziko ikus-entzunezko materiala da.