Alos Quarteten musika Aukeranen dantzakaz nahastuta aurkeztuko dute, Leioan eta Sopelan

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 7a, 12:00

Alos Quartet musika-taldeak eta Aukeran Dantza Konpainiak "Garden" ikuskizuna eskainiko dute. © ALOS QUARTET

Alos Quartet musika-taldeak "Garden" izeneko lana aurkeztuko du, Leioan eta Sopelan: Xabier Zeberiok (biolina, nyckelharpa), Francisco Herrerok (biolina), Lorena Nuñezek (biola) eta Pello Ramirezek (biolontxeloa, eskusoinua) osatutako laukoteak Kultur Leioan joko du, bariku honetan, apirilaren 7an, gaueko 09:00etan. Sarrerak 7,5 eta 15 euro artean egongo dira. Biharamunean, apirilaren 8an, Kurtzio kultur etxean emango dute kontzertua, arrastiko 08:00etan. Saio horretako sarrerak 6 euroan egongo dira. Ohi den legez, emanaldi bietan, Aukeran Dantza Konpainiako lagunek parte hartuko dute.

Alos Quartetek 1999an eman zituen lehenengo urratsak. Musika klasikoan zein modernoan esperientzia zabala daukien musikariek osatzen dute taldea; hainbat orkestragaz lan egiteaz gainera, folk-talde ezberdinetako kideak dira taldekideak: besteak beste, Oskorrigaz edo Benito Lertxundigaz jo izan dute. Euren azken lana azken diskoa urteetan zehar bidelagun izan dituzten artistakaz grabatu dute; berbarako, Oreka TX taldeagaz eta Eñaut Elorrieta abeslariagaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun