Txetxenian homosexualak hil eta desagerrarazi dituztela salatuko du Kitzikanek Bilbon

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 7a, 11:45

Ortzadar-bandera. CC-BY-NC JUANKY PAMIES ALCUBILLA

Uribe Kostako Kitzikan kolektiboak salatu du pasa den apirilaren hasieran Errusiako Estatuak Txetxenian "100 marika baino gehiago desagerrarazi" zituela; oraindino desagertuta segitzen dute. Agertu diren bakarrak hiru gorpu izan dira, diotenez. Horren aurrean, elkarretaratzea egingo dute martitzenean, hilak 11, Bilboko Arriaga plazan, 20:00etan. Sexu-askapenerako gazte-antolakundeak "zuen gorroto dena" ekartzeko eskatu du. Intifada Marika taldeak ere antolatzen du protesta hori.

"Novaya Gazeta" egunkari errusiarraren arabera, Txetxeniako Poliziak hil zituen hiru homosexualak, LGBTQ-komunitatearen aurka beren-beregi egindako sarekada batean.

"Novaya Gazeta"-k ahotsa eman die operazioaren lekukoei eta baita Errusiako zenbait poliziari ere, horien izenak eman barik. Egunkariaren arabera, martxoaren bukaeran hasi zen "badaezpadako garbiketa-operazioa" Txetxeniako hiriburuan, Groznin. "Novaya Gazeta"-k dio baieztatu dituela hiru hilketa, baina kazetariek argi utzi dute kopurua askoz handiagoa izan daitekeela. Desagertuak 16 eta 50 urte bitartekoak izanngo lirateke, tartean telebista-kazetari bi.

Komunikabide errusiarraren arabera, sarekada abiatu zuten GayRussia taldeak Gay Harrotasunaren martxak Ipar Kaukasoko lau hiritan egiteko baimenak eskatu ondoren. Hala, sare sozialak deialdi-amuak egin zituzten poliziek, eta agertu ziren gazte homosexualak atxilotu eta jipoitu zituzten, beti ere "Novaya Gazeta"-ren arabera.

Alí Karimov Txetxeniako Gobernuaren bozeramaileak ukatu du horrelakorik: "Txetxeniak ez dago gayrik". Bere ustez, "ezinezkoa da Errepublikan ez dagoena jazartzea. Horrelako jendea egongo balitz, indar polizialek ez lukete eurengatik kezkatu behar, euren familiek beraiek bidaliko lituzketelako inoiz bueltatuko ez liratekeen lekuren batera".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun