Euskal osasun-zerbitzuak jakin ahal izan duenez, Osakidetzatik kanpoko pertsonak herritarrak telefonoz deitzen omen dabiltza. Dei horietan, osasunaren inguruko inkesta bat egiten diete hartzaileei, euren informazioa eskuratzeko eta, ondoren, medikamentuak eskaini eta etxebizitzara bisita egiteko esaten diete, eskainitako produktua saltzeko.
Osakidetzak ezin du teknikoki norbaitek bere izenean deiak egitea ekidin eta, beraz, gertaeraren berri eman die herritarrei, eta dei horiei uko egiteko eskatu. Osakidetza ez dabil orain osasunaren inguruko inkestarik egiten eta, edonola ere, inoiz ez ditu eta ez lituzke herritarrak telefonoz deituko medikamentu eta produktuak saltzeko. Hortaz, orain gertatzen dabilena iruzurra izan daitekeela ohartarazi du.