Kirolak  Getxo  Uribe Kosta 2017-04-10 12:45

Bizkaiko Herri Kirol Liga hasi da Areetan

Atzo goizean hasi zen Bizkaiko Herri Kirol Liga, Getxo udalerriko Areeta auzoan, Bizkaiko Zubiaren aldamenean. Denera 4 talde arituko dira kluben arteko lehian,  8 herri-kirol modalitatetan. Atzokoan Getxo Herri Kirol Taldearen erakustaldia izan zen. Talde getxoztarrak 37 minutu eta 5 segundo behar izan zituen lan denak bukatzeko. Bertaratutakoek herri-kirolen proba ederraz gozatzeko aukera izan zuten, Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak zabaldu duenez.

Bizkaiko Herri Kirol Liga hasi da Areetan
Atzoko saioaren irudi bat. © BIZKAIKO EUSKAL JOKO ETA KIROL FEDERAKUNDEA | Ikusi handiago | Argazki originala

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa