Urresti eta Garai surflariek irabazi dute Barinatxen

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 16a, 11:52

Sara Urresti garaipena ospatzen. © EHSF

Euskal Herriko Gazte Surf Zirkuituaren lehenengo proba jokatu zen pasa den aste-akabuan, Sopelako eta Getxoko Barinatxe hondartzan. Euskal Herriko eta Estatu espainiarreko 44 neska-mutilek parte hartu zuten txapelketan, 18 eta 14 urtez azpiko mailetan bananduta.

Zapatuko jardunaldia euritsua hasi bazen ere, aste-akabu eguzkitsua izan zen. Modu berean, olatuak txikiak izan arren, surflari gazteek trebeak direla erakutsi zuten, itsas baldintza horiek baliatuta. Sara Urresti sopeloztarra eta Endika Garai leioaztarra nagusitu ziren 18 urtez azpikoen artean. 14 urtez azpiko lehiari dagokionez, Janire González-Etxabarri zumaiarrak eta Iker Triguerosek, Peña Txuri surf-eskolako kideak irabazi zuten. Kategoria horretan, Markel Bizkarguenaga gorliztarra bigarren izan zen.

Sailkapen ofizialak

18 urtez azpiko emakumezkoak

  1. Sara Urresti
  2. Paula Nieto
  3. Mikele Beato eta Jone Ibarrondo

18 urtez azpiko gizonezkoak

  1. Endika Garai
  2. Arnau Riera
  3. Beñat Ramos eta Julen Susperregi

14 urtez azpiko emakumezkoak

  1. Janire González-Etxabarri
  2. June del Campo
  3. Alejandra Garcia eta Annette González-Etxabarri

14 urtez azpiko gizonezkoak

  1. Iker Trigueros
  2. Markel Bizkarguenaga
  3. Peru Zuñiga eta Aitzol Aginaga
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun