HASZTEN

"Beti egin daiteke zeozer, batzuetan ez, baina bai"

Nerea Garcia 2021ko uzt. 14a, 08:41

© HASZTEN

Kirol esparru egokitu eta inklusiboan gabiltzan profesionalontzat, ikaskuntza-prozesua kirolariena bezain garrantzitsua da, nahiz eta sarritan zailtasunak izan. hala ere, horrek hobetzeko aukerak ematen dizkigun heinean, imajinagaitzak zaizkigun gaitasunekin aurkitzen gara etengabe.

Denboraldi-itxiera ikaragarria izan dela sentitzen dugu: helburuak bete, hobetu eta berriak sortu ditugu gizartearen eskaerei erantzuten jarraitu ahal izateko. Haszten elkartearen aurrekariak ikusita, antzeman daiteke horren esku-hartze gehiena kirol egokituaren esparruan dagoela, hau da, "berdinekin", edo desgaitasunak dituztenen artean egindako praktiketan. Hala ere, badirudi gizarteak ez dituela inklusiorik gabeko jokalekuak guztiz ondo ikusten, eta, sarritan, "inklusioa" bezalako hitz potoloa zuzentasun politikoa besterik bilatzen ez dutenen ahotatik entzuten dugu. Aldiz, errealitatea askotarikoa da, ikuspuntu asko daude, eta, sarritan, parte hartzaileen pertzepzio eta sentsazioak kon-tuan hartzea ahazten zaigu.

Zer da inklusioa? Alegia, bakoitzarentzat kontzeptu desberdina izateaz gain, praktikan jartzerako orduan ere, bakoitzaren arabera, prozesua aldatzen da. Hau da gakoa: kirolari bakoitzaren gaitasun motor eta ezaugarri psikosozialen arabera, beharrezko egokitzapen bereizleak aurkitzea. Dena den, integra-zio- eta inklusio-prozesua ondo egingo balitz, elkarbizitzaz hitz egiten ariko ginateke, beharrezko egokitzapenak nahi gabe egingo genituzkeelako, eta, hortaz, ez genituzke par-te hartzaile guztiak berdin tratatuko. Gainera, profesionalok konturatu beharko ginateke kirolariengandik ikasteko behar handiagoa dugula beraiek gugandik baino. Elkarteko kirolari batzuek esaten zuten bezala: "Kideen arteko desberdintasunek taldea aberasten dute, nork bere harri-koskorra ekartzen bai-tu". Hor ikus daiteke nola haien aniztasunean aberastasuna aurkitzen duten.

Boccia, Grezia Klasikoan jatorria duen taktika eta trebetasuna konbinatzen duen kirola praktikatzen duen batek esaten zuen bezala, "beti egin daiteke zeozer, batzuetan ez, baina bai".

Hurrengo urteari begira, elkartean aurten ereindako haziak zaintzea tokatzen zaigu, beti ere gure betiko gogo eta ilusioz eta taldearen elkarlanarekin; besteak beste, aurten hasitako zahartze aktiborako lanbide tailerra edo HasztenTV istorioak kontatuz kirol egoki-tuari eta inklusiboari ikusgarritasuna emateko proiektuari, hain zuzen ere.

Ez da esan gabe geratuko zein zaila den batzutan parte hartzaile guztiei profesionaltasunez erantzutea; monitore askok unibertsitate edo goi mailako graduetan formakuntza eskasa salatzen dute. Baina, gurean, esperientzia da prestakuntzarik onena, kirolari bakoitza mundu berri bat delako, eta egokitzapenak parte hartzaile bakoitzaren beharretara egokitu behar direlako, ahal den neurrian, noski.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun