Mundukatuak

Cristhiana Mercado: “'El viejo' panpina erretzen dute urtea agurtzeko”

Ander Zarraga 2021ko abe. 29a, 10:16

Abendua eta urtarrila artean, urtearen amaieragaz, Gabonak ditugu hemen: tripa-festak, familia zein lagun artean; elizkizunak, opariak eta jaia. Munduko beste leku askotan ere garaiok ospatzen dituzte, baina, zelan? Oraingoan, Cristhiana Mercadogaz egin dugu topo, eta Nikaraguan egunok zelan igarotzen dituzten azaldu dizkigu.

Nikaraguan, Gabonak familiagaz igaro ohi dituztela dio Cristhiana Mercadok. Erandion bizi arren, bere sorterriko tradizioak mantentzen dituen Kaixo Nika Elkarteko kidea da bera; horrek helburu bikoitza duela diosku: alde batetik, etorkin nikaraguarrak euskal gizartean sartzen laguntzea, eta, bestetik, emakumearen ahalduntzea sustatzea. 

Sorterrian ospatzen dituzten jaien artean, abenduaren 8an, La Gritería izeneko jaia dute. Egun horretan, jendea kalera ateratzen da, eta oihuka galdetzen du: “Zerk eragiten du hainbeste poz?”; horri erantzunez, etxeetatik “Mariaren kontzepzioa!” oihukatzen diete. Bestalde, abenduaren 31n, familiagaz elkartzen dira afaltzeko, eta, gau horretan, paperez egindako gizon zahar bat erretzen dute, El viejo izenekoa; “urte zaharrari agur esateko modu bat da, eta kale bakoitzean bost edo sei erretzen dira, Nikaraguan oso ohikoa baita”. Jatekoari dagokionez, ohikoena betetako solomoa edo oiloa dela diosku. Horretaz gainera, arto-irinagaz egindako tamalak edo arroza eta haragia duten nacatamalak jatea ohikoa da. Era berean, oso ohikoa da gozokiak ere jatea, eta horren adibide da ayote izeneko kalabaza egosia ezti urtuagaz jatea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun