Erasorik gabeko jaiak aldarrikatu dituzte Itzulbatzeta/Romoko eta Pinuetako festen pregoian

Hodei Torres · Ander Zarraga 2022ko abu. 4a, 11:46

Bi urteko geldialdiaren ostean, jaiak bueltan dira Itzulbatzeta/Romo eta Pinueta auzoetara. Aurten, Kresala Neska Gazte Feministek taldea arduratu da pregoia irakurri, txupina bota eta bost eguneko jaiei hasiera ofiziala iragartzeaz.

Aurreko egunetan ere jarduerak egi badituzte ere, kuadrillen goitibehera, adibidez, Itzulbatzeta/Romoko eta Pinuetako jaien hasiera ofiziala atzo izan zen, eguaztenean. Hori iragarrita, hurrengo egunetan musika, tailerrak, dantza, putxerak eta beste hainbat aukera izango dituzte auzo bietako bizilagunek ezin baino hobeto pasatzeko.

Kresala Neska Gazte Feministek irakurritako pregoian azken urteetako izurritearen ondorioz bizitako une gogorrak gogoratu zituzten eta jaiei ongietorria egiteko ordua zela azpimarratu zuten. Horretaz gain, feminismoaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako borrokaren garrantzia azpimarratu zuten eta aldarrikatu zuten ez daudela prest inolako erasorik onartzeko. "Zure laguna erasotzailea bada eta ez ikusiarena egiten baduzu zu ere konplizea zara, drogak eta isiltasuna ez dira aitzaki", gaineratu zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun