Eraikin arruntak

Erabiltzailearen aurpegia Armando Llamosas Rubio 2022ko ira. 28a, 09:00

Gure herrietan eraikin asko dugu. Batzuk sendoak: elizak, dorreak… herritarrok zein autoritateak askotan kale egin arren, argi dugu ondarea direla, eta zaindu behar ditugula. Beste eraikin asko arruntagoak dira, batzuetan arruntegiak. Botatzen baditugu ez da ezer aldatuko, are gehiago, hurrengoak ondo egingo balira, irabaziko genuke.

Beste batzuk, ordea, erdi-ipurdian daude. Ez dira sekulako eraikuntzak, baina herriko identitatea egin dute, industriakoak, herriko lanak, komentu modernoak... Guztiok ezagutzen ditugu gure herriko eraikin singularrak, ondarea ez izan arren. Onartu behar dugu asko galdu(ko) direla. Beharra, modernitatea eta erabilpen falta dira bere etsai nagusiak. Horrelakoa da, eta horrela izan behar da, horrelakoa izan baita historian. Hala ere, penagarria da eraikin horiek guztiak botatzea eta galtzea (hiltegiak, eskabetxeriak, komentuak… bururatzen zaizkit). Baliteke auzo eta herriko identitatea eratzen dituzten eraikin horiek bota behar ditugula. Gure autoritateek, alkateek, batez ere, kontuan hartu behar dituzte, ondarea izan gabe, herrien identitatea eraikitzen baitute. Gainera, gehienetan, ez dakit zergatik, eraikin berriak askoz txarragoak dira. Beti.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun