Kulturaldia 2022 abiatuko dute bihar Uribe Kostako Mankomunitateko udalerrietan

Ander Zarraga 2022ko aza. 17a, 12:06

Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatutako programazioak eskualdeko sei udalerritan (Gorliz, Urduliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Barrika) egingo diren hamar bat kontzertu, antzezlan eta kultur proposamen biltzen ditu.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra Euskaraldiaren hirugarren edizioa egingo da eta abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ere izango da. Euskararen trebakuntza eta haren erabilera bultzatzeko testuinguru honetan, Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, udalakaz elkarlanean, Kulturaldia 2022 izeneko egitaraua zabala presta du.

Uribe Kostan Euskaraz Blai estrategiaren baitan kokatzen den ekimen hau, azaroaren 18tik abenduaren 3ra egingo da Uribe Kostako Mankomunitateko kide diren sei udalerritan: Gorliz, Urduliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Barrikan. Guztira hamar bat kontzertu, antzezlan eta kultur proposamen programatu dira.

Hurrengo zerrendan udalerri bakoitzeko ekintzak kontsultatu daitezke:

  • Gorliz: Azaroak 18, 20:00etan, Jon Maiaren Kantu bat gara kontzertua, kiroldegian.
  • Urduliz: Azaroak 19, 12:00etan,Uribe Kostan Euskaraz Blai muralaren margotzea, Ospitalea aurrean
    • 20:00etan, Elortza ikastetxeko patioan, Amak taldearen kontzertua.
  • Lemoiz: Azaroak 20, 12:00etan, Txorotxaranga taldearen emanaldia, Armintzako kaleetan.
    • 18:00etan, Taberna ibiltaria taldearen emanaldia, Armintzako kaleetan.
  • Plentzia: Azaroak 26, 21:00etan, Odei Barrosoren Terapia bertso-rap kontzertua, Ontziola plazan. Euriagaz eskolako patioan egingo da.
  • Sopela: Azaroak 27, 18:00etan, Oihana antzezlana, Kurtzio kultur aretoan.
    • Abenduak 2, 20:00etan, Alderray antzezlana, Kurtzio kultur aretoan.
    • Abenduak 3, 20:00etan, Album antzezlana, Kurtzio kultur aretoan.
  • Barrika: Abenduak 3, 18:00etan, Kaleak Bizirik ikuskizuna, Udaletxeko plazan.
Erlazionatuak

Badator Euskaraldia!

Ander Zarraga 2022 aza 15 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun