Burmuina landu... edo galdu

Gorka Aurre Urzaa 2023ko urt. 31a, 08:00

Irakasleei dagokie ume bakoitzak bere baitan dituen dohain edota gaitasun jasoak azaleratu eta hobetzen irakastea, baina zoritxarrez horrelakori gutxitan gertatzen da.

Gazteen hezkuntzari dagokionez, zoritxarrez, egokitasunez, probetxu handiz, eraginkortasun jasoz eta antolaketa egokiz ikasten irakatsi baino nahiago izaten da azterketak gainditu eta ikas-prozesua arazo handiegirik gabe igarotzea, baina…erreka horrek ur-emari urri.

Gazterik gehienek benetan eleanitzak izatetik oso urruti daude, azken Ebaluazio Diagnostikoak azaltzen duen bezala. Irakurtzea hobe. Euskarari dagokionez, ahozko erabileran beherakada nabarmena izan da eta are gehiago: gazteen euskaraz idazteko eta irakurtzeko gaitasuna…hutsaren hurrengoa da. Sakon arduratzekoa. Egoera hori urteotan zoritxarrez ohikoa izan den arren, eraldatzeko ezer gutxi egin du eta dagi Hezkuntza Sistemak.

Ikasleen irakurketa-trebetasunari dagokionez, hondamendia ikaragarria da; gure gazteen egungo irakurketa eta ulermena oso txarra dela jakinik egoera horiek eraldatzeko ekintzarik-eza da nagusi eta, ondorioz, emaitzek txarragora besterik ez dagie.

Irakasleek ez dira hondamendi hori bideratzeaz arduratzen eta ondorioz, ikastetxeetan irakurle geldo, ulermenik gabeko, arreta hutsaleko eta irakurketa-ohiturarik eza ikaragarria duten ikasleak besterik ez dira sortzen, ikasleen eta baita gurasoen kalte, egonezin eta zorigaitza areagotzea lortuz.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun