M8aren aurrean

Andra Barriak 2023ko mar. 8a, 17:00

Andra Barriak gara, eta Uribe Kostako emakume-elkarteen lanaren ondorioz sortu ginen 2016an. Lan hori 2009tik ari ginen egiten, besteak beste, ahalduntze-tailerrak eta Uribe Kostako Emakumeen Topaketa urtero antolatzen; aurten, XIV. edizioa egingo dugu.

Emakumeen gaia modan dago, batez ere, hauteskundeak hurbiltzen direnean, eta, normalean, etsai politikoaren aurkako gezi bezala erabiltzen gaituzte. Baina lasai neskak, iraultza guztiek bultzaka egiten dutelako aurrera, bi urratseko jauzia eginez eta bata atzera eginez mamitu arte. Gainera, garaipen bakoitza zailagoa egiten da galdera hau sortzen delako: "Baina zer gehiago nahi dute?".

Gudu-zelaia infinitua da: 14 emakumetik batek jasan du sexu-abusu mota bat munduan, eta Espainiako lanaldi partzialeko lanpostuen % 75 emakumeek betetzen dituzte. Nola azaldu daiteke hori, emakumeak goi-mailako ikasketetan eta prestakuntzan gehiengoa izanik?

Izan gaitezen ausartak aldaketa lortzeko. Emakume estresatuak, ama gaiztoak, galde diezaiogun gure buruari: Zer nahi dugu? Zoriontsuak gara gure bizi-erritmoarekin? Andra Barrietan lanean jarraituko dugu feminismoak hurbileko egunen batean guztiok estal gaitzan.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun