Euskal diaspora

Gotzon Batikon Etxegarai 2023ko mai. 16a, 08:00

Maiatzaren lehenengo egunak eta Euskal Herrian uda usaina geroz eta hurbilago dagoen bitartean, itsasoaren bestaldean, udazkenarekin hotza eta hosto multzo ugari batzen hasi dira karriketan, kaleko txakurrentzat koltxoi erosoak sortuz.

Euskal etxetik egiten ari naiz sorterriarekin konexioa eta erdi nostalgiko nagoela aitortu behar dut. Udazkena izango ote da? edo Udaberriaren beharra? Egia esan, euskal etxeek ederki betetzen dute bere funtzioa. Ateak ireki, ikurriñak, euskal musika edota euskara klaseetan murgildurik, ozeanoaren ur zabaletan zehar gure sustraiak hazten direla dirudi. Ameriketako lurraldeetan, gure zenaren adarrak ureztatzen direlarik. Mugetatik harago, bagara munduaren norabidea idazten doan herria. Argentinan esaterako, kalkulatzen da populazioaren ehuneko hamarrak euskaldun jatorria duela (lau milioi pertsona inguru). Instituzioetan, kiroletan, kulturan… eremu sozial eta politikoetan euskal abizenak topatzea normala da. Baita hirietako enparantzetan, edota ereserki nazionalaren konposizioan. Harro egon gaitezke beraz, gure haziak mundu zabaletik hedatu baitira.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun