Ordena, etekina

Ekaitz Herrero San Martin 2023ko mai. 31a, 09:00

Urtarrila eta ekaina bitartean, Erandion hamar bonbardaketa izan ziren gerra garaian. Faxisten hegazkinek 29 hildako eta 37 zauritu eragin zituzten 30 egun horietan bakarrik. Apirilean ere, sei eraso gauzatu ziren Getxoko Areeta auzoaren kontra; hiru Negubiden eta beste hiru Algortan. Urtemuga horiek oharkabean igaro dira herriotako udal-gobernuentzat.

Jakin badakigu alderdi kapitalisten eta liberalisten konpromisoa memoria antifaxistarekiko antzezlan makabro bat besterik ez dela. Faxismoaren jagolerik fidelena izan da kapitalismoa historian zehar. Baina intolerantziarik gabeko etorkizuna eraikitzeko helburuan, sozialdemokraziaren txepelkeria ez da inolako bermea.

Kapitalistek ez dute inolako barren-kezkarik euren interes ekonomiko eta politikoak bermatzen baldin badira. Eta sozialdemokraziaren kezka bakarra sistema kapitalista ez amorraraztean datza.

Zorionez, badira pertsona banako eta kolektibo ugari intolerantziaren kontrako ohiko borrokak pizturik mantentzen dituztenak. Baina Erandioko eta Getxoko udal-gobernuetan dauden alderdi politikoak ez daude horretan. Nahiago dute ordena eta etekina; nazien modu berean.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun