Berandu baino lehen

Iratxe Marta Linares 2023ko eka. 27a, 08:00

Biziraupena ziurtatzeko garai berrietara moldatzea garrantzitsua da; era berean, hizkuntza batek biziraun nahi badu, komunikazio bide berrietara egokitu behar da. 1990ean Euskal Herriko umeen % 78k euskaraz ikusten zituen marrazki bizidunak. Gaur, % 0,2k baino ez ditu euskaraz ikusten. Zer dago datu horren atzean? Zein da arazoa? Hizkuntza ala telebista?

Urteotan, erabat aldatu da gure informazioa jasotzeko bidea; telebistako albistegiak sega-potoko pantailan eta plataformetan ikusten ditugu, eta horietan eman den garapena izugarria izan da. Pantaila horiek gu liluratzen gaituzten lez, liluratzen dituzte geure umeak. Izan ere, marrazki bizidunez gain, Internetek eskaintzen dizkien aukerak amaigabeak eta oso erakargarriak dira. Batetik, sare sozialetatik zabaltzen diren edukiak: "youtuberrak", "tiktokerrak"... Bestetik, "streaming" plataformenak: Netflix, HBO... Gure etxeetan sartu dira, baina hizkuntza arrotzean ia beti.

Euskal mundutik plataforma digital berrietarako ekarpena oso txikia da, askotan presentziarik gabekoa. Hala ere, argi izan behar dugu gure umeek euskara kontsumitzeko biderik zuzenena dela; eta ezin dugu ukatu euskarak atzoko behar zuela beste hizkuntz askoren presentzia parekatzeko inbertsioa.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun