2023/09/21 19:00

Gorputz feministak irakurketa zikloa: 10 ingobernables, June Fernandez

Gorputz feministak irakurketa zikloa: 10 ingobernables, June Fernandez
Abian kultur elkartea, Getxo

Bigarrenez antolatu dugun Gorputz feministak irakurketa zikloari hasiera emateko, gurean izango dugu June Fernandez, bere "10 ingobernables" lana aurkezteko. Autoreak gauza askotaz hitz egiten du liburu honetan: dibertsitateak ospatzen ditu, agindu sozial, estetiko eta sexualak kritikatzen ditu, testu-liburuetan atera ohi ez direnen oroimena berreskuratzen du, tabuak apurtzen ditu, gogoak ematen digun bezala bizitzeko eskubidea eta bizitza zailtzeko eskubidea aldarrikatzen ditu.

Emakumea izan eta bizarra ez depilatu? Bizitza korapilatzeko gogoa. 40 urterekin armairutik atera? Zure bizitza arriskuan jartzea beste pertsona batzuen eskubideak defendatzeagatik? Ez ezkutatu luma ezta zure zaharren egoitzako mojen aurrean ere? Inori axola ez zaion emakumeen jolas tradizional bat bizirik mantentzen ahalegintzea? Zure gorputzarekin adiskidetu, ebakuntza-gelara eraman beharrean, konpon dezazun? Bizitza korapilatzeko gogoa. Liburu honek jende gobernaezinaren hamar istorio biltzen ditu, normaltasun eredu estu eta zentzugabean itotzea baino bizitza korapilatzea nahiago dutenak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun