2023/10/27 19:00

Zine emanaldia: Berbû

Zine emanaldia: Berbû
Abian kultur elkartea, Getxo

Servinaz Evdike zuzendariaren eskutik dator gurera fikziozko lan hau. Gule protagonistaren bizitzako pasarte bat du oinarri ikusentzunezko honek. Bere ezkontzarako prestakizun lanetan dabilela, familiak gerra piztuko denaren berria jasoko du. Euren herria, Serekaniye (Kurdistan), erasotzear daude. Erabaki bat hartu beharko du Gulek; ezkontza ospatu edo alde egin.

Ez galdu aukera, sarrera librea da!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun