2023/11/09 19:00

Liburu aurkezpena: Adaxka lehorrak (Jokin Bergara)

Liburu aurkezpena: Adaxka lehorrak (Jokin Bergara)
Abian kultur elkartea, Getxo

Oparotasun materiala eta kontsumo gizartea ezagutu dituen zibilizazioa enbor bat balitz, gaur egungo gizabereak azken adaxkak ginateke, adaxka lehorrak. Nahiz eta idortu, adaxkak badaki bizirauten, ordea, badaki bere burua babesteko mekanismoak aktibatzen eta klima bortitzagoetara egokitzen. Jokin Bergararen azken lanak, krisi ekologikoaren gaineko analisi politiko eta sozialetik harago, ateak zabaldu nahi dizkio soilik lur kolektiboetan loratzen den itxaropenari. Izan ere, beren burua eta egoera ekonomikoa salbatuko dutelakoan, erraza da sektore sozial zabalek bide ekofaxista hautatzea; horrek bide laburra du, ordea. Liburuxka honetan gogoeta soziologikoak, politikoak eta pertsonalak tartekatzen dira, betiere argi izpi batzuk eman nahian horren konplexua den mundu beti aldakor eta korapilatsuaren ulermenari.

Iratzar fundazioak eta Txalapartak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumaren 7. alea da hau, eta autorearekin bertan jasotzen diren gakoez aritzeko aukera daukagu Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun