2023ko azaroa

Iraide Juaristi 2023ko aza. 20a, 09:18

Zaintzaren gaia bolo-bolo dabil azken astetan. Notizia ona da eta mugimendu feministari esker da. Denok busti gaitu eztabaida honek. Hasi gara irudikatzen zelan izan nahi dugun zahartzaroan zainduak, ea nork zaintzea eta nor zaindu nahi dugun, zer jangela eredu behar dugun gure seme-alabentzat, zer osasun sistema behar dugun...

Zaintzarako eskubide kolektibo unibertsalaz eta zaintza sistema publiko komunitarioaz hitz egin dugu, eta biak elkar lotuta doazen kontuak izan behar direla ulertzen dut. Niri langileon ikuspegia txertatzea dagokit. Bakoitzaren eta komunitatearen zaintzarako eskubidea ezin da inoren bizkar erori, ezin da langileon lan eta bizi baldintzen kontura bermatu. Horregatik, garrantzitsua deritzot bi aldarrikapenak eskutik lotuta ulertzea. Zaintzarako eskubidea modu kolektibo batean garatu behar da eta sare publikoaren aldeko borrokarekin eta langileen eskubideen errekonozimenduarekin batera joan behar da. Sare publikoa sarbidez eta kudeaketaz izan behar da publiko, langileon eta erabiltzaileen eskubideak defendatzeko. Ez dago feminismorik klase borrokarik gabe eta ez dago klase borrokarik feminismorik gabe. Langileok ere, azaroak 30ean grebara!

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun