Urdulizko ospitalean ere koplak eskaini zizkioten Agate Deunari

Erredakzioa 2024ko ots. 6a, 10:30

Plentziako Txikiteroak taldea Urdulizko ospitalera gerturatu zen domekan Agate Deunari koplak abestera. Haien ahotsez eta erritmoez gozatu zuten hainbat paziente eta haien senitarteko, geletatik irteteko aukera izan baitzuten hainbat minutuz. OSI Uribeko iturriek azaldu dutenez, gainera, beste hainbat gaixo eta paziente Plentziako taldearen kantuez gozatu ahal izan zuten euren oheetatik: "Oro har, hunkituta agertu ziren eta eskertu zuten abesbatzak egindako ahaleginak. Musikak momentu zaurgarrienetan duen balio terapeutikoa agerian geratu zen domekan".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun