2024/02/10 20:00

ANTZERKIA. Zuri (Goitibera konpainia)

ANTZERKIA. Zuri (Goitibera konpainia)
Abian kultur elkartea, Getxo

Otsailaren 10ean (larunbata) Saioa Iribarrenek zuzendutako antzerki pieza ikusteko aukera egongo da Abian Kultur Elkartean (bidebarri 2, behea, Algorta). 25 minutuko iraupena duen ikuskizun labur honetan, Gaizka Chamizo eta Ander Basaldua aktoreek espetxeek presoengan duten eragina aztertzen dute. Sarrera doakoa izango da, aforoa bete arte, eta ikuskizuna 20:00etan hasiko da.

Melodrama da ZURI antzezlana, eta horrela dio bere sinopsiak:
Espetxean oso erraz sartu daiteke baina bertatik ateratzea ez da inoiz erraza izan.
Zoritxarrez sistema kapitalistak oraindik erabiltzen dituen instituzio zaharkitu hauetan gertatzen diren istorioetariko bat da hau.

“Sartu, zarata sortu gabe… ixo!!! Gaur zure lehenengo eguna da…”

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun