Berba egin

Janire Enzunza Landa 2024ko ots. 9a, 11:15

Beharrera egiten dodazan joan-etorrietan, irratia entzun ohi dot. Lehen, irratsaio biziagoak entzuten nebazan, goizetan ondo izartzekoak-edo, baina aspaldion gurago dot albistegiak, alkarrizketak edo kultura-kontuak entzun. Izartzeko be balio deuste, eta beste era batera.

Orain dala egun batzuk psikologo batek esaten eban gizartea arriskuan dagoala, batez be jentea aplikazino bidez gehiago komunikaten dalako, berba eginda baino. Berak uste eban arrisku-talderik handiena gazteena dala, eta aitatzen eban, alkarregaz egonda be, bakotxa bere telefonoagaz egoten dala sarritan, alkarri berba egin barik.

Ni guztiz zurtuta lotu nintzan, eta egun horretan kontua aitatu neutsen neure ikasle nerabeei. Azalpena emon eta jarraian, askok barre egin eben, eta ulertu neban identifikauta sentidu zirala. Esan neutsen egoerea oso larria erexten jatala, eta alkarregaz berba egitearen garrantziaz konturatu behar dirala.

Benetako komunikazinoa ezin da bigarren mailako bihurtu. Aurrez aurre gagozanean, berbak ez ezik, zuzeneko beste ezaugarri asko be jasoten doguz. Egia da idatzizkoan emotikonoek asko laguntzen dabela, baina hori ezin leiteke berbakaz eta zuzeneko alkarrizketeagaz konparau.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun