2024/02/15 19:00

Liburu aurkezpena: Haragizko erreformak (Mari Luz Esteban)

Liburu aurkezpena: Haragizko erreformak (Mari Luz Esteban)
Abian kultur elkartea, Getxo

Gorputz feministak irakurketa zikloaren beste zita bat datorkigu otsailaren 15ean. 19:00etan, gurekin izango dugu Mari Luz Esteban, bere azken lana (Haragizko erreformak, Pamiela 2023) aurkezteko.

Poesia liburu honetan idazle basauriarrak Euskal Herrian kokatzeko eta euskaldun izateko ibilbide pertsonala kontatzen digu, proiekzio kolektiboa baduela eta ibilbide hori haragizkoa dela argi utzita: lurralde den hizkuntza lurralde den gorputzean. Hona,  aurrerapen gisa, Garazi Basterretxeak Pikara aldizkarirako egindako elkarrizketa.

Ez galdu aukera eta hurbil zaitez Abian Kultur Elkartera!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun